XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Egoki dan eran garbitu ta gatza emonda euki oillaskoa ta egoak eta iztarrak lotu.

Topin baten, gaimela ta guriña berotu, bertan oillaskoa gorritu.

Bota gaiñetik ardaoa ta sua emon ta ezarri gero piparrautsa.

Estali ta iru ordu laurdenean astiro erre.

Arrezkero, azala kenduta bananak osorik oillaskoaren inguruan ipiñi eta beste ogei bat minututan erretzen laga.

Zatitu gero oillaskoa eta zatiok azpil-luze berotuan jarri bananegaz inguratuta.

Azkenez, topiñean geratu dan saldeari paitarra ezarri ta barriz bere sua emon ta danori oillaskoaren zatieri gaiñetik bota.